The Little Shop of Horrors
The Little Shop of Horrors | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1960 |
Izenburua | The Little Shop of Horrors |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | comedy horror (en) , zientzia-fikziozko filma eta film komikoa |
Iraupena | 70 minutu |
Kolorea | zuri-beltzekoa |
Egile-eskubideak | jabetza publiko |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Roger Corman |
Gidoigilea(k) | Charles B. Griffith |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Roger Corman |
Konpainia ekoizlea | The Filmgroup (en) |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Fred Katz (en) |
Argazki-zuzendaria | Archie R. Dalzell (en) |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Los Angeles |
watch.fearless.li… | |
Bideoa | YouTube eta YouTube |
The Little Shop of Horrors (euskaraz Izugarrikerien Dendatxoa) 1960ko Roger Corman estatubatuar zinema zuzendariaren umore beltzeko komedia film bat da.
Filma honen Little Shop of Horrors musikala egin zen, bai eta 1986ko Little Shop of Horrors berregokitzapen filma ere.
Argumentua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Seymour Krelboin (Jonathan Haze), Mushnick's loradendako langile gaztea bere lankidea den Audrie (Jackie Joseph) neskaz maitemindua dago, baina neska dentista sadiko baten bikotekidea da. Egun batez, eklipse bitxi baten ondoren, loradendako lore arraro bat erosi eta Audrie II.a izenez bataiatzen du. Landarea arin hazten da, Seymourrek behar duen elikagaia ematen baidio, eta ale ikusgarria bilakatzen da, hiritar askoren begirada erakarriz.
Bitxikeriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Corman eta Charles B. Griffith gidoigileak filma honetako gidoia saiaketa bakar batean idatzi eta aurretik Cormanen beste filmetan antzeztu zuten aktoreak kontratatu ziren. Aktoreek hiru egun filmatzen hasi aurretik entsaiatu zuten. Filmaketa gehiena hiru egun eskasetan burutu zen, eta gau bakar batean, aldiz gainontzeko material guztia hurrengo bi asteetan filmatu zen. Cormanek filma honetako eszena bakoitza hiru kamarekin batera behin bakarrik filmatu zuen. Filmaren aurrekontua 28.00 dolarretakoa besterik ez zen izan. Gaur egun aski ospetsua den Jack Nicholson aktorearen lehenbiziko filmetako bat da, oso gazte agertzen delarik (22 urte inguru).
Aktoreak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Pertsonaia | Aktorea |
---|---|
Seymour Krelboyne | Jonathan Haze |
Audrey Fulquard | Jackie Joseph |
Gravis Mushnik | Mel Welles |
Burson Fouch | Dick Miller |
Siddie Shiva | Leola Wendorff |
Winifred Krelboyne | Myrtle Vail |
Joe Fink detektibe sarjentua | Wally Campo |
Det. Frank Stoolie | Jack Warford |
Wilbur Force | Jack Nicholson |
Audrey Jr. (ahotsa) | Charles B. Griffith |
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Loradenda
-
Mushnick's loradenda
-
Landarea
Ikus gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Little Shop of Horrors (1986)
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1960ko filmak
- Roger Cormanek zuzendutako filmak
- Charles B. Griffithek idatzitako filmak
- Jonathan Hazek antzeztutako filmak
- Jackie Josephek antzeztutako filmak
- Mel Wellesek antzeztutako filmak
- Dick Millerrek antzeztutako filmak
- Jack Nicholsonek antzeztutako filmak
- Charles B. Griffithek antzeztutako filmak
- Frank Millsek antzeztutako filmak
- Karyn Kupcinetek antzeztutako filmak
- Roger Cormanek ekoitzitako filmak
- Umorezko filmak
- Beldurrezko filmak